XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Informazio irabazi eta galerak testu juridiko baten itzulpenean. Usurbill-ko erriyaren ordenanzak (1888)

Beti tentatu izan nau itzulpen batean gerta litezkeen informazio aldeak galerak eta irabaziak zeren adierazgarri izan litezkeen aztertzeak.

Zer modutako arrazoik bultza lezake itzultzailea SHko testuan esplizitaturik ageri den informazio bat ala bestea, hartan zegoen mezua XHn berriro eraikitzean ez adieraztera, ezabatzera.

Arrazoiak mila izan litezkeela bistan dago.

Garrantzi handiko informazioa baldin bada galtzen dena, galera hori eragin duten faktoreak modu askotakoak izan litezke, despiste hutsetik hasi eta apropos egiterainokoak.

Baina bada beste tarte bat, garrantzia gutxikotzat ematen den informazioarena gehienean, beste arrazoi modu batzuek eragiten dutena, hari meheagoz josia.

Testuaren ezaugarriak Modu honetako azterketa baterako, aztergaia finkatu behar da lehendabizi, besadan hartzekoa baino gehiagokoa izan ez dadin eskutada.

Horregatik testu laburra bilatu nahi izan nuen lehendabizi, eta Usurbill-ko erriyaren ordenanzak tamaina egokia izan zitekeen metodologia finkatzeko saiogune izateko: (...).